Fringe jaialdian euskal presentzia: DAB dantza taldea bertan
2025/08/18
Euskara. Kultura. Mundura.
2025eko abuztuaren 19tik 24ra, DAB euskal konpainiak bere lana eskainiko du Edinburgoko Festival Fringe jaialdian, munduko arte eszeniko handienetako batean, urtero abuztuan Eskozian ospatzen dena.
Etxepare Euskal Institutua eta Eskoziako Dance Base dantza zentro nazionalaren arteko lankidetzari esker, euskal konpainien presentzia bermatzen da urtero jaialdi honetan. Lankidetza honek 2019an hasi zen Scotland Goes Basque egitasmoaren jarraipena ematen du, eta euskal arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho garrantzitsua da, ikusgarritasuna eta nazioarteko profesionalekin loturak sortzeko aukera ematen duelako.
DAB
Marina Eskisabel eta Iker Sanz sortzaileek zuzentzen duten DABek ‘NŒUD’ lana aurkeztuko du. Lan honek, dantza tresna gisa erabiltzen du garaiko erronka sozial eta kulturalak aztertzeko, garaikidetasuna eta iragana modu harmonikoan lotuz. Ikuskizunak sakon aztertzen ditu Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciaga bezalako euskal artistek amankomunean zituzten lan-metodologiak, baita haien testuinguru historiko eta kulturalak ere. ‘NŒUD’ ikuskizunean, hiru dantzarik hersturatik askatasunerako bidaia irudikatzen dute. Beren mugimendu arin eta askapen indibidual eta kolektiboaren aldeko borroka irudikatzen dute.
Euskal kulturaren nazioartekotzean konpromisoa
DAB dantza konpainiaren presentzia Edinburgoko Fringe jaialdian Basque Showcase programazioaren parte da. Programa hau Etxepare Euskal Institutuak sustatzen du, eta euskal sorkuntza garaikidea nazioarteko programatzaile, kritikari eta profesionalen aurrean ezagutaraztea du helburu. ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearekin batera garatutako ekimenak euskal sortzaileei ikusgarritasun nazionala eta nazioartekotzea eskaintzen die.