Martxan dira eskualde estrategikoekin 2025ean zehar lankidetza teknikoa sustatzeko dirulaguntzak

2025/08/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Euskadik ezarritako eskualde estrategiko hainbatekin (Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitania Berria) lankidetza teknikoa sustatu eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia martxan da. Eusko Jaurlaritzaren deialdian eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30etik irailaren 1era bitartean egongo da zabalik. Eskariak euskadi.eus atariaren bitartez egin beharko dira.

Besteak beste, EAEko sortzaile eta kultur eragileei zuzenduta dago, eta lurralde horiekin lankidetza teknikoa sustatzea du helburu. Dirulaguntza guztietarako 50.000 €-ko zuzkidura orokorra izango da eta proiektu bakoitzeko jasoko den dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.

Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitaniako Eskualde Berria eskualde estrategikoak dira Europan, eta eskualde horiekin sinatu du EAEk Elkar Ulertzeko Memorandum edo Asmoen Adierazpen bat. Deialdi hau bi komunitateen aldeko proiektuak eta ekintzak koordinatzeko eta gauzatzeko lankidetzaren zehaztapena da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>