Dagoeneko iragarri dira musika independentearen MIN sarietako aurre-finalistak

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-02

Behin entzuleen bozketa fasea amaituta, Musika Independentearen MIN Sarietan lehiatzeko aurre-finalisten zerrenda badakigu jada.  Sekulako parte hartzerik handiena izan du deialdiak eta aurkeztutako 873 taldeetatik, sail bakoitzean 30 pasa dira bigarren fase honetara. Martxoaren 15ean iragarriko dira finalistak, eta 28an irabazleak.

Urtero legez, Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria babestuko du, eta publikoak honako taldeak dira saria irabazteko hautagai, bozken arabera zerrendatuta: Gatibu, Kepa Junkera eta Sorginak, Vendetta, Zea Mays, Hesian, Izaro, Niña Coyote eta Chico Tornado, Xabi Solano, Ruper Ordorika, Willis Drummond, Baobabs will destroy your planet, Liher, Gari& Maldanbera, Joseba B. Lenoir, Lauroba eta Petti & Etxeko Uzta.

Dena den, hori ez da izango euskal ordezkaritza bakarra sarietan: beste hainbat euskal talde, hala nola  Belako edo Kaotiko sarietako beste kategorietan lehiatuko dira (orotara, 22 sari banatzen dira MIN sarietan).

9. edizio honetan publikoaren parte-hartzea sustatu nahi izan dute antolatzaileek, bozketa prozesua abian jarrita. Horrela, lehen fase batean 30 aurre finalistak hautatu ditu publikoak. Orain, epaimahai profesional batek hautatuko ditu finalistak, martxoaren 15ean iragarri, eta martxoaren 28an irabazleen berri emango da Teatro Nuevo Apolo Madrid-en antolatuko den sari banaketan.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu