Dagoeneko ireki da epea "Excellence in Basque Studies VI" ikastaroan izena emateko!

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-11

Dagoeneko ireki da epea Excellence in Basque Studies Udako ikastaroan izena emateko. Etorkizuneko irakurleak trebatzea helburu duen ikastaroa EHU eta Etxepare Euskal Institutuak antolatu dute, aurten seigarrenez, uztailak 7-8 bitartean Donostian.

Ikastaro honek egungo atzerriko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurleen -irakasleen- eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko bost urteetako bide beretik; hortik “Excellence in Basque Studies VI” izenburua. Aurtengoan, itzulpen ikasketak, identitatea, diaspora, gastronomia, kirolak eta zinema izango ditugu hizpide, besteak beste. Ikastaroa irekita egongo da matrikulatu nahi duen edonorentzat.

Maiatzaren 31a bitartean izena ematen duten horiek prezio murritzagoa ordainduko dute. Izen emateari buruzko informazio guztia, eta ikastaroaren inguruko xehetasunak esteka honetan aurki ditzakezu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.