"Danborren Talka", Deabru Beltzak eta Les Commandos Percu konpainien ikuskizun berria

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-03

2011. urteaz gerozik, Etxepare Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu, euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Ondorioz, jaialdiak harremanak hareagotu egin ditu beste zenbait euskal eragileekin, eta horri esker sortu da gaur Bilbon aurkeztu duten “Danborren Talka” ikuskizun berria, Deabru Beltzak euskaldunen eta Frantziako Les Commandos Percu konpainiek sortu eta Fest’Arts jaialdiak eta Lekeitio Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak ekoiztu dutena.  Piroteknia, perkusioa, dantza, mugikortasuna, ezusteko ugari… ahaztezina izango da sortu duten ikuskizuna, eta udan honetan bi jaialditan estreinatuko dute. 

Ikuskizuna Institut Français erakundeak Bilbon duen egoitzan aurkeztu dute gaur. Han izan dira Imanol Agirre eta Dominique Beyly, Lekeitioko eta Libourneko jaialdietako zuzendariak, hurrenez hurren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, Garbitxu (Deabru Beltzak) , Raymond Gabriel (Les Commandos Percu), Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatesa eta Michel Galand, Libourneko Udaleko Kultura zinegotzia.

Horrez gain, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin eta Institut Françaisekin batera gaur sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere Libourneko jaialdiak lau euskal konpania hartuko ditu datorren abuztuko bere programazioan: Deabru Beltzak, En La Lona, Ertza eta Organik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu