"Dantza Lanak" Katalogoaren bigarren ediziorako informazioa bidaltzeko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2013-12-30

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Ekarteak euskal interprete edo konpainien dantza-lanen bigarren katalogoa osatzen ari da.

Lan honen  helburua euskal konpainien eta sortzaileen eta Euskal Herrian finkaturik daudenen lana Estatu mailan zein nazioarte mailan zabaltzen laguntzea da.

Konpainia bakoitzak3 dantza-lan argitaratu ahalko ditu gehienez ere; informazioa jasotzeko epea 2014eko urtarrilaren 24an amaituko da. ADDEk Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin burutzen du egitasmoa.

Argibide gehiago,hemen.

Ilustrazioa: Igor de Quadra 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu