Datorren urtera arte ateak itxi ditu Expolagues azokak

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-09

Euskarak Parisera egin zuen bidaia pasa den astean, bertan antolatzen den Expolangues munduko hizkuntzen azokan parte hartzera. Bertan batzen diren hizkuntzen artean hitzaldi, ekitaldi zein topaketa profesional ugari eman dira egunotan. Euskarak ere izan du bere ordezkaritza  stand finko baten bidez, zein egitarau kultural baten bitartez.

Etxepare Euskal Institutua eta Azkue Fundazioaren artean antolatutako standean, gure hizkuntzari buruzko argibidea eta baliabide ezberdinen berri jaso zuten bisitariek: eskuragarri zituzten, besteak beste,  liburuak, material didaktikoa, hiztegiak, euskara mundu osoan ikasteko baliabideen inguruko informazioa, beste hizkuntzetara itzuli diren euskarazko liburuen katalogoak edota euskaraz lehen urratsak egiteko aukera.

Gainera, euskara zuzenean entzun eta bizitzeko aukera ere egon zen azokan: Gerardo Markuleta idazleak eta Jabier Muguruza  musikariak Zoopoèmes izeneko poesia errezitaldi musikatua eskaini zuten, azokako La Scène gunean. Biharamunean, berriz, “Hizkuntza gutxitua - hizkuntza birtuala” mahai-ingurua egon zen ikusgai; bertan izan ziren Andreu Bosch (Institut Ramon Llull), Josune Ariztondo (Azkue Fundazioa), Pello Salaburu (Euskaltzaindia) eta Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutua).

Markuletak eta Muguruzak  Sorbonne Nouvelle Paris III unibertsitatera ere eraman zuten Zoopoèmes, Etxepare Institutuak unibertsitate horretan duen euskara eta euskal kulturako irakurletzak antolatuta.

Nazioarteko mugikortasuna bultzatzen duen eta munduko hizkuntza ezberdinen topagune bilakatu den azokak agur esan du berriro ere, datorren urtera arte.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.