Datorren urtera arte, WOMEX!
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX azoka ibiltariak, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuenak, 20 urte bete ditu aurten, eta Santiago de Compostelan egin du geltokia. Urriaren 22tik 26ra bitartean burutu da Santiago de Compostelan, eta ohi bezala, euskal musika ere bertan izan da, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin.
Irekiera ekitaldian, Xosé Manuel Budiño gaita joleak Santiago Bidean oinarritutako ikuskizun musikala gidatu zuen, eta bertan Oreka TXren txalaparta soinuak entzun ahal izan ziren, beste musikari askoren artean. Azokak iraun zuen egunetan zehar, berriz, Korrontzi eta DJ Makalaren kontzertuak eskaini ziren.
Bestalde, Euskal Herriko enpresa batzuk Euskadiko Sonuak stand-a izan dute eskuragarri. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.
WOMEX munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazioarteko azokaz gain, kontzertuak eta showcase-ak antolatzen dituena. Topaketak 90 herrialde ezberdinetako 2.500 inguru ordezkari eta 1.260 enpresa jaso ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 kazetari inguru. Gainera, DJ Womex Summit topaketa, film emanaldiak edota 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak eta aholkularitza saioak ere eskaini dituzte azokan.