"Decorado" euskal film laburra Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian lehiatuko da

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-04-19

2016ko Errealizadoreen Hamabostaldia, Canneseko Jaialdiaren sekzio paraleloa, maiatzaren 12tik 22ra burutuko dute, eta dagoeneko iragarri dituzte aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko diren lanak. Horien artean,  epaimahaiak Alberto Vázquez-en “Decorado” film laburra hautatu du, Bilboko UniKo ekoiztetxeak  Minuit etxearekin batera ekoiztutako 11 minutuko lana.

Errealizadoreen Hamabostaldia, Societé des réalisateurs de films-ek sortutako Canneseko jaialdiaren sail paraleloa da, autore berrien lanak ezagutariazi eta zuzendari ezagunenak omentzeko helburua duena. Sail horretan lehiatu dira, besteak beste, Martin Scorsese, Michael Haneke, Spike Lee, Luc y Jean-Pierre Dardenne edo Sofia Coppola.

“Decorado” Alberto Vazquezen hirugarren lana da. A Coruñan jaioa, unibertso narrativo pertsonal eta berezia duen autorea da, eta umore azidoa erabiltzen du bizitzaren zentzugabakeriaren inguruan hausnartarazteko. 

Istorioak fabula existentzialista bat aurkezten digu, patua eta gizabanakoen askatasunaren ingurukoa, animali antropomorfoekin protagonista modura. 2D animazioko filma da, era iaz Festival Cinema Jove-ko Proyektu Labur Onenaren saria irabazi zuen.

Iván Mañambresek (UniKo) eta Nicolas Schimerkin-ek (Minuit-en autorea) ekoiztu dute lana, AltContent-en babesaz eta Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin. Talde artistikoan hainbat izen nabarmentzen dira, hala nola, Khris Cembe, Martín Romero, Pamela Poltronieri, Diana Cano, Laura Aguado o Carlos Alonso.

“Decorado” ikusi ahal izateko, ekainaren 17ra arte itxaron beharko da: orduan estreinatuko da Cinema Jove de Valencia jaialdian, Canneseko alfonbra gorria zeharkatu ondoren.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu