Different 14: El radioaficionado, Maixabel, Destello bravío
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Eka 202219Eka 2022Paris
Ekainaren 15etik 19ra Different! L’autre cinéma espagnol zinema jaialdiaren 14. edizioa egingo dute Parisko Instituto Cervantes-en egoitzan. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, hiru euskal film ikusteko aukera izango da: ‘El radioaficionado’, ‘Maixabel’ eta ‘Destello bravío’, hain zuzen. Sarrerak Majestic Passy zinema aretoan daude eskuragarri.
Hiru film horiez gain, ‘Alegría’, ‘Espíritu sagrado’, ‘Sis dies corrents’, ‘Josefina’ eta ‘Cuñados’ ere ikusi ahalko dira.
Eva Valiño soinu teknikaria Instituto Cervantesen egoitzan izango da ‘Destello bravío’ filma aurkezten eta ikus-entzuleen galderak erantzuten hilaren 16an, 21:00etatik 23:00etara iraungo duen ekitaldia; ekainaren 18an, ‘El radioaficionado’ aurkeztuko du Iker Elorrietak, filma proiektatu ondoren, leku berean; Iciar Bollain-en ‘Maixabel’ ekainaren 19an izango da ikusgai, 19:00etan, Instituto Cervantes-eko auditorioan.