Diktaduraren itzal luzearen inguruko mintegia, EHUn
Euskara. Kultura. Mundura.
Apirilaren 29an Giza eskubideetan oinarritutako hezkunztaren XVI mintegia eraman zen aurrera EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Fakultateak berak eta MHLI ikerketa taldeak antolatu duten mintegiak “Diktaduraren itzal luzea: gizarte, genero eta eskola” izenburua izan du aurten.
Hizkarien artean egon da Pere Joan Tous katedraduna, Etxepare Euskal Institutuak Konstanzeko (Alemania) Unibertsitatean duen irakurletzaren zuzendaria. “Todo lejos, La memoria del miedo en la literatura sobre el franquismo” hitzaldia eskaini zuen mintegiari amaiera emateko.
Bere aurretik aritu ziren Arantza Urretabizkaia idazle eta kazetaria, “Diktadura zuri-beltzean” hitzaldiarekin, eta Hilario Murua EHUko irakaslea, “Pasar ,más hambre que un Maestro de Escuelas, algo más que un refrán” izenburupean hitz egin zuena.
Mintegiko zuzendiak Xabier Etxague Alcalde eta Pío Pérez Aldasoro izan dira.