documenta 15-eko zuzendari artistikoek hitzaldi bat emango dute Bilboko Arte Ederren Museoan

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-06

Datozen egunetan ruangrupa Yakartako (Indonesia) artisten kolektiboak Euskal Herrira bisita egingo du bertako eredu eta praktika artistikoak ezagutzeko helburuarekin. Kassel-en (Alemania) bost urtero egiten den documenta arte erakusketa zuzenduko dute 2022an, eta horretarako garatzen ari diren kontzeptua izango dute hizpide Bilboko Arte Ederren Museoan emango duten hitzaldi irekian.

Horrela aurkezten dituzte documenta 15-en helburuak:

“Orientazio globala eta kooperatiboa eta duen diziplina anitzeko arte eta kultura plataforma bat sortu nahi dugu, documenta 15ek iraungo dituen 100 egunetatik haratago eragina izango duena. Gure ikuspegi kuratorialak komunitatera bideratutako baliabideak erabiltzeko beste eredu bat sustatzen du, ikuspegi ekonomiko batetik ez ezik, ideiak, ezagutzak, programak eta berrikuntzak ere kontuan hartuta. documenta 1955ean gerrako zauriak sendatzeko martxan jarri bazen, zergatik ez dugu arreta jartzen gaur egungo zaurietan, bereziki kolonialismoan, kapitalismoan edo egitura patriarkaletan sustraiak dituztenetan, eta hauek jendeari munduaren ikuspegi desberdina izateko aukera ematen dioten lankidetzan oinarritutako ereduekin alderatzen? "

Euren kontzepturako izenburu gisa, ruangrupak Lumbung proposatu du. Lumbung-ak Indonesian ohikoak diren arroz aletegiak dira.  Eltze bat edo pilaketa-sistema kolektibo bat dira. Komunitate batek ekoitzitako laborantza gordetzen dute bertan, etorkizunerako baliabide komun partekatua izango dena.

Ade Darmawan, ruangrupa kolektiboaren zuzendariak, Indra Ameng programen koordinatzaileak eta Ayşe Güleç ekintzaile eta ikertzaileak hartuko dute parte hitzaldian. Otsailaren 18an izango da, 19:00etan.

ruangruparen bisita Etxepare Euskal Institutuak abian jarri duen ZABAL egitasmoaren testuinguruan kokatzen da. Euskal artistei aukera berriak eskaini eta nazioarteko testuinguruarekin loturak sortu eta sendotzea ditu helburu ZABALek. Horretarako, nazioarteko komisario, arte kritikari eta museo zuzendariek euskal artearen tesguingurua ezagutu dezaten 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu