Donostia Zinemaldian ere, euskaraz!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-19

62. Donostia Zinemaldia gaur hasiko da, eta aurten euskarazko eta euskal ekoizpeneko filmak indartsu datoz. Guztira, 11 euskal ekoizpen izango dira ikusgai, eta euskara hutsean edo euskararen presentzia duten 9 film eskainiko dira. 26 euskal pelikula euskarazko azpitituluekin emango dituzte.

Lehenengo aldiz, euskara hutsean errodatutako film bat lehiatuko da Sail Ofizialean: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak. Pablo Maloren Lasa eta Zabala filmak ere Sail Ofizialean hartuko du parte, baina lehiaketatik kanpo emango dute. Gainera, urtero moduan, Euskal ekoizpeneko zinemagintzari zuzendutako Zinemira sailak 6 film jasoko ditu: Ateak Zabalduz (Juanmi Gutierrez), Five Days to Dance (Rafa Molés, Pepe Andreu), I am Haiti (Raúl De la Fuente), Lantanda (Gorka Gamarra), Notas en movimiento (Oskar Tejedor), Señales de la vida: Nestor Basterretxea (Gentzane Martínez de Osaba, Alexander García de Vicuña).  

Zinemira sailaren barruan, era berean, 2014ko Kimuak katalogotik aukeratutako film labur sorta bat ere izango da:  Anómalo (Anomaloa), (Aitor Gutiérrez); Don Miguel (Kote Camacho); Hubert le Blonen azken hegaldia / the last flight of hubert le blon (Koldo Almandoz); Sailor’s Grave (Vuk Jevremovic, Carlos Santa, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo González, José Belmonte, Isabel Herguera, Wang Liming, Cheng Kemei, Richard Reeves, Koldo Almandoz); A serious comedy (Lander Camarero); Soroa (Asier Altuna) eta Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi).

Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren, eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko ekimena da, eta bere helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da. Film labur horietako hiru, gainera,  Zabaltegi sailean ere emango dira: Hubert le Blonen azken hegaldia, Soroa eta Zarautzen erosi zuen.

Hauek dira guztira euskal ekoizpenak aurtengo Zinemaldian:

  • Ateak zabalduz: Juanmi Gutiérrez (Zinemira).
  • Dixie eta matxinada zonbia: Ricardo Ramonek,  Beñat Beitiak  (Belodromoa).
  • Una historia de Vasconia: Euskaldunización tardía / Vasconiako historia bat: Euskalduntze berantiarra: Josu Venerok, Alberto Santanak (ETB-ren Gala).
  • Hubert Le Blonen azken hegaldia / The last flight of Hubert Le Blon: Koldo Almandoz (Zabaltegi eta Kimuak).
  • Lasa eta Zabala / Lasa y Zabala: Pablo Malo (Sail Ofiziala – Lehiaketaz kanpo).
  • Loreak: Jon Garaño,  Jose Mari Goenagak (Sail Ofiziala).
  • Nerua, Un viaje a la Esencia: Iván Miñambres Urquijo (Culinary Zinema).
  • Soroa: Asier Altuna  (Zabaltegi eta Kimuak).
  • Los tontos y los estúpidos: Roberto Castón (Zuzendari Berriak).
  • Txipirones en su tinta (Txipiroiak bere tintan): Xabier Gutiérrez Marquez (Culinary Zinema).
  • Zarautzen erosi zuen: Aitor Arregi (Zabaltegi eta Kimuak).

Horretaz gain, garapen bidean dauden euskal proiektuek ere izango dute txokoa Zinemaldian: Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukio Foroa eta  Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa antolatu dira, ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzeko, profesionalen arteko lankidetza sustatzeko eta nazioarteko merkatu berriak irekitzeko xedearekin;  Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren laguntzaileen artean Etxepare Euskal Institutua dago, euskal proiektuek foro horretan  ahotsa izan dezaten lanean ariko dena.

Informazio gehiago

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu