Edinburgh Festival Fringe – Dance Base: Dantza konpainia profesionalak (2026)

Edinburgh Festival Fringe – Dance Base: Dantza konpainia profesionalak (2026) Irekita

Etxepare Euskal Institutuak, ADDE Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearekin elkarlanean, 2026ko abuztuan ospatuko den Fringe Festival-en (Edinburgo, Eskozia) parte hartzeko deialdia luzatzen die euskal dantza konpainia profesionalei.

Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, Euskal Herriko dantza taldeen proposamenak ikusi nahi ditu Dance Base – National Centre For Dance-k (Eskoziako Dantza Zentro Nazionalak), bi euskal konpainia bere egitarauan sartzeko.

Deialdiaren xehetasun guztiak deialdiaren dokumentuan aurkituko dituzu.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026/01/28 - 2026/02/11
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua | ADDE
  • Kontaktua: Alex Aginagalde Lopez | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu