EH Sona: Olatz Salvador
Euskara. Kultura. Mundura.
-
12Aza 2021Bartzelona
Hastera doa Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdia. Azaroaren 6tik abenduaren 10era arte, bost euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 23. edizioa izango da aurtengoa.
Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan. Azaroaren 12an, Olatz Salvadorrek bere azken bakarkako lana aurkeztuko du , ‘Aho uhal’ izenekoa. 22:00etan izango da kontzertua, Centre Artesà Tradicionàrius delakoan.
Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua, 12 abestiz osatutako proposamen da, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artisten laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da.
Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.