Eider Rodriguezen literaturaz Spotkanie Literackie-n

2014/04/25

Euskara. Kultura. Mundura.

Spotkanie Literackie kafe literarioa euskal literaturaren topagune bilakatu zen atzo Poznanen (Polonia). Bertako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakasten duen Amaia Donés irakurleak bere ikasleak  bildu zituen bertan, Eider Rodriguezen “Katu jendea” lana egilearekin berarekin lliteratura-mintegi batean aztertzeko. Ondo probestu zuten ikasleek idazlearekin solasteko aukera, eta testuak elkarrekin irakurri eta aztertu ere egin zituzten, euskaraz zein polonieraz.

Segidan “Hazia” literatura-irakurketa eta musika uztartzen dituen emanaldia eskaini zuten Rodriguezek eta Juantxo Zeberio piano-jotzaileak,  Bárbara Stawicka idazle eta itzultzailearen laguntzaz.

Euskal Udaberri Literarioa birak aurrera darrai: gaur Gdansk hirira jo du euskal taldeak,  Plama Kulturgunean ere literatura irakurketa eta musikaz osatutako ikuskizuna ere eskaintzeko asmoz.

Asteburuan, azkenik, Varsoviaraino joango dira: Varsoviako Unibertsitateak apirilaren 24tik 27ra antolatutako literaturari buruzko kongresu baten amaiera ekitaldietan esku hartuko dute. Batetik, Eider Rodriguezek eta Mari Jose Olaziregik hitzaldiak eskainiko dituzte: lehenak, El trauma del amigo congelado” mintzaldia emango du; bigarrenak, euskal egungo literaturaren eta gatazkaren arteko harremanaz ariko da: "El conflicto de la escritura y la reescritura de la identidad: análisis de las novelas de escritoras eusquéricas que abordan el conflicto vasco". Kongresua  “Hazia”, Rodriguez eta Zeberioren irakurketa musikatuaren saio berri batekin amaituko da.

Programaren xehetasunak

Irudietan: Amaia Donés, Juantxo Zeberio eta Eider Rodriguez.

Programaren xehetasunak 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu