Ekaitzaren gainetik poesia, "Poeta ibiltariak- Poetes itinerants" errezitaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
Kanpoko ekaitza baretu zuten poeta katalan eta euskaldunen hitzek urtarrilaren 15ean Etxepare Euskal Institutuko egoitzan antolatutako errezitaldian: Poeta ibiltariak – Poetes itinerants. 40 pertsona inguru batu zituen ekimenak, itzulpenez lagundutako olerki katalan eta euskaldunek eskainitako goxotasunaren inguruan.
“Ez dakit poema onak edo txarrak idatzi ditudan, baina badakit neure barruko egia agertu dudala ” Xabier Leteren hitzak ekarri zituen gogora Etxepare Institutuako zuzendari Aizpea Goenagak, eta ezin izan zituen hitz aproposagoak aukeratu, 6 parte hartzaileek haien barruko egia erakutsi baitzuten errezitaldian. Josep Anton Fernàndezen – Institut Ramon Llulleko hizkuntza eta unibertsitate arloko eta literatura eta pentsamenduaren arloko zuzendariaren- agur hitzen ostean, Mari Jose Olaziregi –Etxepare Institutuko Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria eta proiektuaren bultzatzailea- aritu zen aurkezpen lanetan. Protagonistak, aldiz, Itxaro Borda, Rikardo Arregi, Iñigo Astiz, Mireia Calafell, Jordi Llavina eta Jordi Juliá. Aldez aurretik prestatutako olerkiak eta sorpresaren bat utzi zituen gauak.
“Poeta ibiltariak – Poetes itinerants” egitasmoaren bueltako bidaia izan zen hau: 3 poeta euskaldun Bartzelonan izan ziren maiatzean; aldiz, Kataluniarrak Euskal Herrira etorri dira aste honetan. Dena den, egitasmoak geltoki gehiago ere izango dituela iragarri zen ekimenean.
Era berean, errezitatutako poema guztiak eta horien itzulpenak biltzen dituen argitalpena ere aurkeztu zuten ekitaldian; hori eskuragarri dago Etxepare Institutuaren web gunean.

Ikusi ekitaldiko argazki guztiak hemen.