Ekoizpen euskalduneko "Sangre de unicornio" eta "Viaje a pies" film laburrak, 2015eko onenen artean

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-03

Bilboko UniKo ekoiztetxearen Alberto Vázquezen “Sangre de Unicornio” eta Khris Cemberen “Viaje a pies” animaziozko film laburrak ICAAk sortutako 2015eko film labur onenen zerrendarako hautatu dituzte.

Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Institutuak (ICAA), “Shorts from Spain” katalogoa osatu du, 2015eko 10 film labur onenekin. Helburua hautatutako obren hedapena eta nazioarteko azoketan parte hartzea bultzatzea da; horretarako, dagoeneko mundu osoko jaialdietan sarituak izan diren eta ibilbide oparoa izan duten lanak hautatu dituzte. “Sangre de Unicornio” eta “Viaje a pies” lanez gain, honakoak hautatu dituzte, genero, estilo eta teknika aniztasuna agerian utzita: "3/105", "Bikini", "El corredor", "Los Cárpatos", "Muebles Aldeguer", "Ser e voltar", "Soy tan feliz” eta "Todo un futuro juntos”

“Sangre de Unicornio” eta “Viaje a pies” animazioaren ordezkariak dira hautaketa honetan, bertan dauden ekoizpen euskalduneko lan bakarrak izateaz gain. “Sangre de unicornio” adar bakarrak ehizaten dituzten bi hartz protagonista dituen fabula da, Cain eta Abelen mitoaren berrinterpretazio garratza. UniKo eta Abrakam Estudiok ekoizia, finalista izan zen 2015eko Goya Sarietan, eta nazioarteko 200 jaialdi ingurutan egon da, hala nola Annecy (Frantzia), Clermont Ferrand (Frantzia) edota Slamdance-n (AEB). 25 sari baino gehiago jaso ditu.

“Viaje a pies”, bestalde, grafismoa suspensearen elementuekin nahasten duen komedia beltza da. 2015eko maiatzan estreinatu zenetik, nazioarteko 70 jaialditatik pasa da, esaterako Annecy (Frantzia), Foyle (Irlanda), Anima Mundi (Brasil), AISFF (Hego Korea), ReAnimania (Armenia), edo AnimaSyros (Grezia). Goya Sariek 30. Ediziorako aurre-hautatua izan zen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.