“Elcano, lehen mundu bira” lehen aldiz proiektatuko da Malagako Festibalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-03-22

Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok eta Elkano Dibulitoon AIEk ekoiztutako filma lehenengo aldiz proiektatuko da jendaurrean martxoaren 23anMalagako Festibalaren 22. edizioaren "Estreinaldi Berezia” sailean.

Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok eta Elkano Dibulitoon AIEk ekoiztutako filma lehenengo aldiz proiektatuko da jendaurrean martxoaren 23an, Malagako Festibalaren 22. edizioaren "Estreinaldi Berezia” sailean. Animaziozko film hau gazteleraz bikoiztutako bertsioan proiektatuko da Malagan, baina uztailaren 12ra arte ez da zine aretoetara iritsiko. 

Orotariko publikoari, bereziki familiei, zuzendutako filma da Elcano, lehen mundu bira. Pertsonaia eta gertakari historiko ezagunetatik abiatuta, abenturazko film klasiko baten ezaugarriak betetzen ditu, Fernando de Magallanes portugaldarra eta Juan Sebastian Elkano euskalduna protagonistatzat harturik. 

Angel Alonso (Pasaia, 1967) zuzendaria animaziozko zineman eta efektu berezietan espezializatutako zinegilea da, urte askoko esperientzia duena; besteak beste, 1991an sortu zuen Dibulitoon Studio Irunen, Ricardo Ramón ekoizlearekin, bere istorio propioak ekoiztu eta zuzentzeko. Filmaren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute eta soinu banda, berriz, Joseba Beristainena da. Luxuzko kolaboratzaileak izan ditu Beristainek soinu banda osatzerakoan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoiko 90 ahots, Enrike Solinís edota La Oreja de Van Gogh taldea.

Film honen estreinaldia Elkanok eta bere espedizioak munduari bira emateko bidaia abiatu zutenaren 500. urteurrenean kokatzen da. Juan Sebastian Elkano (Getaria, 1487), munduari bira eman zion lehen espedizioaren azken kapitaina izan zen. Espedizio hura Sevillatik irten zen 1519ko abuztuaren 10ean, Fernando de Magallanes buru zela; guztira, 5 itsasontzitan banatutako 238 itsasgizonek osatzen zuten Indonesiako Moluka isletara iristeko bide alternatibo bat bilatzen zuen abentura hura. Tripulazioaren a eta bost itsasontzietatik hiru, euskal jatorrikoak zirela erakutsi izan da. Hiru urte eta gero, 1522ko irailaren 6an, Sanlukarrera 18 gizon iritsi ziren, Euskal Herrian eraikitako Victoria itsasontzian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.