Elena Odriozolak Urrezko Sagarra saria irabazi du Bratislavan
2015/09/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Elena Odriozola ilustratzaileak Urrezko Sagarra jasoko du bihar Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan (Eslovakia) Mary Shelleyren Frankenstein libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013). Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako, OEPLIren bidez. Bratislavako iurtean nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean; Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren euskal ilustratzailea bihurtuko da, Asun Balzolaren ondorenean. Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa (Erein, 1984) liburuari esker.
Sari banaketa ekitaldia irailaren 4an izango da Slovak National Theatre antzokian, arratsaldeko 17:00etan, eta bertan izango da artista donostiarra, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Elena Odriozolak aurten Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala ere jaso du, bere sortze-lanaren “berrikuntzarako gaitasuna” eta “indar narratiboa” direla eta.
Zorionak!
Ilustrazioa: Elena Odriozola. Frankenstein