Eneko Aizpurua idazleak egonaldia egingo du ´Beste hitzak´ proiektuaren baitan
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatuta, "Beste hitzak–Other Words" egitasmoak hedadura urriko hizkuntzetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du, zenbait herrialdetako bazkide sarearen bitartez.

Dagoeneko iragarri dute programan hartuko duen laugarren euskal idazlea: Eneko Aizpurua. Urrian abiatuko da Herbehereetako Frisia eskualderantz egonaldia burutzera.
Aizpuruak Ljouwert/Leeuwarden hirian egingo du egonaldia, 2017ko urritik abendura. Egilearen hitzetan, "saiakeraren eta literatura fikzioaren, nobelaren arteko nahasketa da" garaile gertatu den proposamena. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkarteko ordezkariek osatu dute epaimahaia.
Honako herrialde eta erakunde/elkarte hauek dira Other Words ekimeneko bazkide: Donostia Kultura (Euskal Herria), Foras na Gaeilge (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP (Eslovenia), Youth Forum Bitola (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarden 2018 (Frisia, Herbehereak).
Proiektuaren inguruko informazio osatua esteka honetan.