Enrike Solinisen "Colores del sur" lana otsaileko diska Toccata aldizkarian
2014/01/28
Euskara. Kultura. Mundura.
Alemaniako Toccata aldizkariak Enrike Solinis & Euskal Barrokensembleren "Colores del Sur" lana aukeratu du, hileko diska berezi gisa. Azken lan honek hegoaldeko musika barrokoan du oinarria, eta berak 2006an osaturiko Euskal Barrokensembleko kide batzuk ere parte hartu zuten grabaketetan.

2013.urtean Etxepare Institutuak lagundutako bira internazionalean ere, arrakasta handia izan zuen kutsu tradizionala duen Solinisen musikak. Herrialde ezberdinetan jotako kontzertuetan (Frantzia, Alemania, Austria, Kanada, Nikaragua, Costa Rica, Kuba,…) kritika eta publikoaren onesepen handia jaso zuen.