Ertza, Deabru Beltzak eta Zurrunkateatro konpainiak Libourneko Fest´Arts jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-08-04

Gaur hasi da Libourneko FEST´ARTS kaleko arteen jaialdia, eta abuztuaren 6ra arte luzatuko da. Jaialdiaketa Etxepare Euskal Institutuak duten hitzarmenari esker, urtero hainbat euskal antzerki/dantza talde programatzen dituzte nazioarteko jaialdi garrantzitsu honetan “Euskadi à Libourne” programari esker, “Aquitaine.eus” egitasmoaren baitan, euskal artistei Frantzian ateak irekitzeko aukera eskaintzeko asmoz. Aurten 3 euskal antzerki/dantza konpainiak hartuko dute parte bertan: Ertza –El show del espectador-, Deabru Beltzak –Su a feu-eta Zurrunkateatro –KaleK0lore-.

Bestalde, abuztuaren 5ean profesionalen arteko topaketa irekia antolatu da; bertan izango dira hiru euskal konpainiak,  Etxepare Euskal Institutua eta Theatre le Liburnia / Fest’arts, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

2012an hasita, mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez akitania eta euskal lurraldeetako kultur eragile ezberdinak elkartzeko borondatez jaio zen “Euskadi Libournen” proiektua. Denborarekin indartu egin den elkarlan honi esker, euskal eta frantziar konpainiei lurralde eta ikusle berriak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

“Euskadi Libournen” Etxepare Euskal Institutua eta Libourneko Udalaren arteko lankidetza da, Akitania- Euskadi euroeskualdeak babesten duena “Aquitaine.eus” proiektuaren baitan. Proiektu honetako sinatzaileak lankidetzan ari dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu