"Esbastika bat Bidasoan" eta Sebastiane Saria Guadalajarako Nazioarteko zinemaldian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-21

Badira urte batzuk Etxepare Institutua eta Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia  harremanetan jarri zirela, jaialdiak euskal zinea har zezan; geroztik ez da euskal filmerik falta izan programan. Ezta aurten ere: Sail Ofizialeko Iberoamerikar Dokumentalak atalak Alfonso Andres eta Javier Barajas zuzendarien Esbastika bat Bidasoan eskainiko du. Alfonso Andresek berak aurkeztuko du pelikula bertan, Institutuaren babesarekin. Filmak zenbait goi-kargu nazik euskaldunengan azaldu zuten interesa du ardatz; izaera antropologikoko hainbat film dokumental egin zituzten Euskal Herrian 40. hamarkadan, eta haietatik geratzen den bakarra, Im lande der Basken (Euskaldunen lurraldean) hartzen du abiapuntutzat. Bestalde, Donostiako Zinemaldian banatzen den Sebastiane Saria ekimeneko arduradunak Guadalajarako Zinemaldian  LGBTTTI gaiak jorratzen dituzten pelikula onenak saritzen dituen Maguey Sarian   partaide izango dira aurten. Jaialdia gaur hasiko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.