Eslovenieraz argitaratu dute Arantxa Urretabizkaiaren "Koaderno gorria"
Euskara. Kultura. Mundura.
Arantxa Urretabizkaiaren “Koaderno Gorria” eleberria eslovenieraz irakurri daiteke jada, “Itzultzaile berriak” programan parte hartu zuen Barbara Prgelj itzultzailearen lanari esker. Programa beraren baitan, Urretabizkaiaren liburu bera bulgarierara ere itzuli da, María Pachkovaren eskutik.

Donostia 2016k, Etxepare Euskal Institutuak eta EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) sustatutako egitasmo honi esker, atzerriko itzultzaileek Zornotzako Barnetegian egonaldi mota ezberdinak egiteko aukera izan, euskara bizi eta ikasteko. Helburu nagusia parte hartzaileen itzulpenetan euskara, zubi nahiz sorburu gisara erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea zen.
Hau ez da Pregelj-ek programaren baitan itzuli duen lehen lana, izan ere Bernardo Atxagaren “Xola eta Ameriketako izeba” ere itzuli zuen eslovenierara. Pregelj Nova Gorica Unibertsitateko irakaslea eta literatura itzultzaile esloveniarra da. Autore ugariren lanak itzuli ditu gaztelaniatik, galegotik zein katalanetik eslovenierara, hala nola Miguel de Unamuno (Življenje don Kihota in Sanča) Federico García Lorca (Metuljkin urok) edo Gabriel Martín I Roig (Slikanje človeške figure).
Itzultzaile berriak programaren inguruko informazio gehiago hemen.