Etiopiako amharera hizkuntzara itzuli dute Atxagaren Obabakoak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-28

Nazioartean oihartzun handiena izan duen euskal lanaren inguruan galdetzean zalantza gutxi dago; Bernardo Atxagaren Obabakoak 20 hizkuntza baino gehiagotan irakurri daiteke jada, eta aurten berri bat gehitu behar zaio zerrendari: amharera, edota Etiopiako ipar-erdialdean mintzatzen den hizkuntza.

Ermyas Belay itzultzailearen lanaz eta Hohe Publisher argitaletxearen eskutik plazaratu da itzulpen berria, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, eta dagoeneko irakurri daiteke arabieraren atzetik gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza semitikoan.

Bernardo Atxaga asteasuarrak sortutako Obaba fikziozko herrian barna murgiltzeko aukera izango dute Etiopiako irakurleek. Euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazten lehen euskal idazlea izan zen Atxaga lan hari esker.

Argazkia: DSS2016EU

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu