Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria (2021)

Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria (2021) Itxita

Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

  • Eskaerak aurkezteko epea: 01/06/2021 - 25/06/2021
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua / LABORAL Kutxa
  • Zuzkidura: 4.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 406

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu
}