Etxepare Euskal Institutua ere #euskahaldun!
Euskara. Kultura. Mundura.
19. Korrikako arduradunek 2015eko martxoaren 19tik 29ra bitartean izango den euskararen aldeko bi urtez behingo ekitaldi itzelaren mezua eta nondik norakoak hedatzen jarraitzen dute. Hamaika dira ospakizunarekiko euren konpromisoa berretsi duten erakunde eta entitateak, eta Etxepare Euskal Institutuak ezin zuen atzera gelditu: Korrikarekiko atxikimendua berritu zuen atzo, Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak Korrikako arduradunekin atzo izandako bileran. Institutuak Korrika munduan barrena eramateko hitza eman du behin berriro, Etxepare ere #euskahaldun!
“Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen!