Etxepare Euskal Institutua .EUS domeinuaren aitzindarien artean, harro!
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 28an, larunbata, PuntuEus Fundazioak .eus interneteko domeinu euskalduneko aitzindarien aurkezpena burutu zuen Bilboko Kafe Antzokian. Beste hainbaten artean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga, bertan izan zen domeinu berriaren inguruan jarduteko.
Aitzindariak aurkezteaz gain, orain arteko bidearen balorazioa egin zuen Joan Mari Torrealdai PuntuEus Fundazioko lehendakariak eta azpimarratu zuen oso positiboa dela aitzindarien izaeren aniztasuna. Guztira, 92 enpresa eta erakunde izan dira proiektua abian jarri dutenak, abenduaren 3a bitartean. Izaera, dimentsio eta jatorri ezberdinetako entitateek osatzen dute lehen erabiltzaileen zerrenda hori. Ikusi zerrenda osoa.
Irailaren 16tik azaroaren 28ra horiekin bat egiteko aukera izango dute euskal domeinua erabili nahi duten enpresa, elkarte eta erakundeek, proiektuaren hurrengo fasean. Ordura arteko epea izango dute domeinu izenak eskatzeko, eta horiek abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera.
Irudia: goiena.eus