Etxepare Euskal Institutua Euskaraldiarekin bat
2025/05/15
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskaraldiaren 4. edizioa hemen da! Maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta hamaika egunez, milaka lagunek hartuko dugu parte euskararen erabilera areagotzeko erronka honetan.
Etxepare Euskal Institutuak ere bat egin du Euskaraldiarekin, eta gure atxikimendua eta babesa adierazi, hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko eta euskara gure egunerokoan txertatzeko.
Euskaraldia 2018an sortu zen, eta ordutik, milaka herritar ari dira ekimen honen bidez euskarari bultzada praktikoa ematen. Ez da ariketa huts bat: mugimendu sozial bizia da, eta helburua da epe luzerako dinamika sendo bat sortzea, euskararen erabilera aktibo eta jarraituarekin.
Ahobizi edo belarriprest? Edozein rol hautatuta ere, garrantzitsuena parte hartzea da.
Egin klik, batu zaitez!