Etxepare Euskal Institutua Ipar-Amerikako Euskal Erakundeen urteroko batzordean izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-22

North American Basque Organizations (NABO) erakundeak urteroko batzordea egingo du maiatzaren 25 eta 26an Bakersfielden (Kalifornia), eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza bertan izango da. Ipar-Amerikan euskara eta euskal kulturaren sustapenarekin zerikusia duten hainbat zereginetan buru-belarri arituko da egunotan.

North American Basque Organizations (NABO) erakundeak urteroko batzordea egingo du maiatzaren 25 eta 26an Bakersfielden (Kalifornia), eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza bertan izango da. Ipar-Amerikan euskara eta euskal kulturaren sustapenarekin zerikusia duten hainbat zereginetan buru-belarri arituko da egunotan.

NABOk Ipar-Amerikan euskal kulturaren sustapenean jarduten duten erakunde edota klubak barnebiltzen ditu. 1979az geroztik, urtero egiten dute erakunde guztien arteko batzordea Ipar-Amerikako hiri ezberdin batean. Ekitaldiaren helburua, euskal kultur erakundeen arteko ezagutza eta elkartrukea indartzea da, baita jai giroan eta euskararen alde ondo pasatzea ere.

Larrazak hitzaldia emango du batzordean larunbat goizean, Etxepare Euskal Institutuaren berri emateko. Ostera, Ipar-Amerikako euskal Etxeetan euskara eskolak kudeatzen dituen Euskara Munduan programari buruzko azken xehetasunak lotzeko tartea izango du zuzendariak bertan. Batzordeko eginkizunekin amaitzeko, Larrazak hitzarmen bat sinatuko du NABOrekin, etorkizunean egingo den bertako irakasleen prestakuntza topaketa bat bermatzeko.

NABOren urteroko batzordeak Euskal jaialdiarekin bat egingo du aurtengoan, eta bilerez gain aisialdirako hainbat ekintza egingo dira Bakersfielden asteburuan zehar: mus eta txerriki txapelketak, dantzaldiak eta kontzertuak izango direla iragartzen du erakundeak bere webgunean.

Bidaia probestuz, euskara eta euskal kulturaren sustapenarekin erlazionatutako beste hainbat eginbeharri irtenbidea emango zaie egun horietan. Besteak beste, Institutuak Kaliforniako Los Angelesko (UCLA) eta Santa Barbarako (UCSB) Unibertsitateetan dituen bi irakurleekin elkartuko da Larraza, euren garapenaren berri edukitzeko. Amaitzeko, beste hainbat erakunderekin ere bilduko da Larraza: California State University Bakersfield (CSUB), Kern Countyko Euskal Kluba eta 2020ko Boiseko euskal jaialdia izango dira horiek.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu