Etxepare Euskal Institutua, Seulgo PAMS arte eszenikoen azoka garrantzitsuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-06

Etxepare Euskal Institutuaren ordezkaritza Seúl hiriko (Hego- Korea) Arte eszenikoen erreferentziazko PAMS azokan parte hartzen ari da egunotan, bertako profesionalei euskal dantza eta antzerki konpainien lanaren berri emanaz, etorkizunean elkarlan berriak proposatu ahal izateko euskal arte eszenikoa munduratzeko zereginean.

PAMS azoka -Performing Arts Market in Seoul- Koreako arte eszenikoen ekitaldi nagusia da, eta eragina eta irismena du Asia osora. Nazioarte mailako erreferentziazko azoka da eta bertan programatzaile, zuzendari, promotore, ekoizle, artista eta preskriptoreak batzen dira, elkarlan harremanak sortu ahal izateko Koreako –eta orokorrean Asiako- merkatuarekin.

Beste hainbat dantza azokak bezala, hau ere hiru ildo nagusitan banatzen da: azoka bera, konferentzia eta networking saioak, eta showcase-ak. Horrela, komunikazio eta elkarlana ahalbidetzen duten testuinguruan, aukera ezinhobea eskaintzen die azokak dantza arloko profesionalei.

Urriaren 5-10 bitartean antolatzen du Hego-Korean Management Services-ek, Herrialdeko Kultura, Kirol eta Turismo Sailaren babesarekin.

Etxepare Euskal Institutuaren ordezkaritza Seúl hiriko (Hego- Korea) Arte eszenikoen erreferentziazko PAMS azokan parte hartzen ari da egunotan, hauei euskal dantza eta antzerki konpainien lanaren berri emanaz, etorkizunean elkarlan berriak proposatu ahal izateko euskal arte eszenikoa munduratzeko zereginean.

PAMS azoka -Performing Arts Market in Seoul- Koreako arte eszenikoen ekitaldi nagusia da, eta eragina eta irismena du Asia osora. Nazioarte mailako erreferentziazko azoka da eta bertan programatzaile, zuzendari, promotore, ekoizle, artista eta preskriptoreak batzen dira, elkarlan harremanak sortu ahal izateko Koreako –eta orokorrean Asiako- merkatuarekin.

Beste hainbat dantza azokak bezala, hau ere hiru ildo nagusitan banatzen da: azoka bera, konferentzia eta networking saioak, eta showcase-ak. Horrela, komunikazio eta elkarlana ahalbidetzen duten testuinguruan, aukera ezinhobea eskaintzen die azokak dantza arloko profesionalei.

Urriaren 5-10 bitartean antolatzen du Hego-Korean Management Services-ek, Herrialdeko Kultura, Kirol eta Turismo Sailaren babesarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu