Etxepare Euskal Institutuak parte hartu du E.M.A. nazioarteko sormen eta kultur ekintzaileentzako tutoretza saioan

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-01-18

Etxepare Euskal Institutuak parte hartu du urtarrilaren 17tik 19ra Biarritzen egiten ari diren Excelent Mentoring for Artists E.M.A. nazioarteko sormen eta kultur ekintzaileentzako tutoretza saioan. Combustible, Le Lábo des Intrepides-ek antolatuta, egitura deberdinen ezagutzera eman eta praktika onenak azaldu, kasuen azterketa egin eta etorkizuneko erronkez hausnartzeko, elkarlan posibleetan fokua jarrita.

Etxepare Euskal Institutuaren jardunaz aritu da Imanol Otaegi euskal Kulturaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria. Euskal kulturaren testuingurua azaldu du, eta horren nazioartekotzeko estrategia eta lanen berri eman du, sektorearen argazki orokorra eginez. Euskal literaturaren itzulpengintza, mugikortasuneko dirulaguntzak eta euskal kulturaren erakusleihoen nondik norakoak azaldu ditu, Euskara Munduan programa zein katedra eta irakurletzen sarearen berri ere emanez.

Jarraian, euskal kulturaren zabalkundean Erasmus+ programaren bidez nola sakondu aztertu dute eragin esparru desberdinetatik. Horrela, jardunaldietan zehar aztertuko dituzte elkarlanerako lan-ildo edo esparru posibleak. Batez ere, Erasmus+ proiektu europearraren bidez. Hori baliatuta, onuradunen parte-hartzea suspertzeko aukeretan eta nazioarteko sare bat sortzea da xedea, sorkuntza eta kultur ekimenak laguntzen dituzten erakundeen laguntzaz. Hala nola, Etxepare Euskal Institutua, Atabal aretoa edo Euskal Kulturar Erakundea.

Atabal aretoaren aurkezpena egin du François Maton bertako arte zuzendariak, lan jardunaren xehetasun eta ezaugarrien berri emanez. Besteak beste, daukaten entsegu aretoa eta kudeatzen dituzten mentoretza programen berri eman du.

Euskal kultur eragileak Europara eramaten laguntzeko, EKE-k egiten duen lanaren berri eman du Johañe Etchebest EKE-ko zuzendariak. Nabarmendu du euskal kulturaren transmisioan lan egiteko beharra, besteak beste. Harkaitz Villarrek, bere aldetik, Musika Bulegoaren lan eta xedeak aletu ditu, parte hartu duten musika sektorearen argazki orokorra eskainiz nazioarteko parte hartzaileei.

Nazioarteko parte hartzaileak

Biarritzera bertaratutako erakundeen artean izan dira Elefant sorkuntza eta ekoizpen partekatu norvegiarra, Stavangerren kokatua. Nazioko eta nazioarteko sareak kudeatzen dituzte, eta artistak zein artisten erakusketak garatzen dituzte, baita hezkuntza artistikoa eta sortzaileentzako orientazio-metodologiak ere.

Vectorealism, bestalde, fabrikazio digitalean espezializatutako diseinu eta prototipoen estudioa da. Enpresekin eta disenatzauleekin egiten dute lan. Giza zientziak, diseinua eta artisautza uztartzen dituzte, aholkularitza eskainiz proiektu kudeatzaileei.

Hirugarrenik, New Yorkeko Unibertsitateko Clive Davis Recorded Music Institute-eko ordezkariek azaldu dute nola irakasten duten musikaren industria globalean nola lan egin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu