Etxepare Euskal Institutuaren munduko unibertsitate sarea zabaltzen: bost irakurletza berri datoz!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-15

Euskararen eta euskal kulturaren ezagutza eta prestigioa nazioartean sustatzeko xedearekin, Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kulturako irakurletzen sarea osatzen dihardu. 

Programa honen bitartez munduko unibertsitateetan irakasten da euskara eta  euskal kultura, helburu horretarako Institutuarekin sinatutako beste hainbeste lankidetza hitzarmeni esker, baterako finantzaketa zehazten dutenak. 2014-2015 ikasturtean 27 irakurlek – irakaslek- osatzen dute Institutuaren sarea, 17 herrialdetan dauden 34 unibertsitate ezberdinetan.

2015-2016 ikasturterako hiru irakurletza berri sortuko dira nazioarteko unibertsitate prestigiotsuetan: University of Illinois at Urbana-Champaign (AEB); Universidad de La Habana (Kuba); eta Université Sorbonne IV, París (Frantzia). 2016-2017an, aldiz, beste bi unibertsitatek irekiko dute euskara eta euskal kulturako irakurletza:  University of Edinburgh(Erresuma Batua) etaUCLA University of California Los Angeles (AEB).

Abian jarri zenetik, Etxepare Institutuko irakurletza sareak goranzko bilakaera izan du. Batetik, baliabideak optimizatu egin dira: zenbait irakurlek unibertsitate ezberdinetan irakasten dute,eta 8 hitzarmen bertan behera utzi dira. Bestetik, azken lau urteotan 24 hitzarmen berri sinatu dira unibertsitateetan, hauen prestigioa eta ikasketen curriculum presentzia kontuan hartuta.  Orotara, ikasle kopurua bikoiztu egin da.  Gainera,  unibertsitate guztietan ekintza akademiko-kulturalak ere antolatu dira -250 bat 2011tik gaur arte-, mundu osoko ikasleek gure hizkuntza eta kultura lehen eskutik bizi ditzaten.

(...)

Bestalde, egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotzeko, 2011. urtetik aurrera Etxepare Euskal Institutuak "Excellence in Basque Studies" ikastaroa antolatzen du urtero, uda partean, UPV-EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean. Aurtengoa uztailaren 8tik 10era izango da, Mariasun Landa idazlearen omenez, -matrikula zabalik dago oraindik-. Gainera, 2014. urteaz geroztik, Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza programa ere eskaintzen du Institutuak udazkenean, EHUko Euskara Errektoreordetzarekin lankidetzan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.