Etxepare Euskal Institutuaren urteko memoria eskuragarri
Euskara. Kultura. Mundura.
Argitalpenean erakundeak 2016. urtean euskara eta euskal kultura sustatzeko burututako proiektu, egitasmo eta jarduera nagusiak jasotzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.
Argitalpenean erakundeak 2016. urtean euskara eta euskal kultura sustatzeko burututako proiektu, egitasmo eta jarduera nagusiak jasotzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.
Etxepare Euskal Institutuaren helburuen eta martxan diren ildo estrategikoen azalpenarekin batera, memoria honek Institutuak bere kabuz edo beste erakunde eta eragile batzuekin elkarlanean gauzatutako ekintzak biltzen ditu, Etxeparek lantzen dituen kultur arlo nagusien arabera sailkatuta: literatura eta itzulpenak, arte eszenikoak, zinea eta ikus-entzunezkoak, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak eta hizkuntza eta unibertsitateak.
Halaber, urteko kontuen eta gobernantza organoen inguruko informazioa ere aurkituko du bertan irakurleak.
2016. urteko memoria pdf formatuan deskarga dezakezu hemen.