Etxepare Euskaraldiarekin
Euskara. Kultura. Mundura.
11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Etxepare Euskal Institutua ere Euskaraldiaren sustatzaile izango da. Hizkuntzarekin ditugun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi ditugu.