Etxepare Institutuak eta Zinebik euskal zinema garaikidea eraman dute Uruguaira

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-12-15

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia eta Etxepare Euskal Institutua Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan arituko dira euskal zinemari buruzko programa batean. Egitarauaren komisarioa Vanesa Fernández EHUko irakaslea da, eta Montevideo hiruburuan eskainiko da, gaurtik honetatik igandera bitartean.

Memoria(s) y Futuro(s) izenburupean aurkeztuko den programak zortzi film luze eta zortzi film labur eskainiko ditu, eta, horien bitartez, Euskadiko egunerokotasun politikoari, kulturalari eta sozialari begiratzen eta aurre egiten dion zinenari keinua egin nahi zaio.

Modu honetan, ikusi ahal izango diren filmen artean, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz, Gure sorlekuen bila, Errautsak, Distantziak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior-día daude.

Belaunaldi guztietako zuzendariak izan dira film horietan guztietan: Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Pedro Olea, Javier Rebollo, Mikel Rueda, Luis Marías, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Marisol Gil, Juajn Pablo Ordúñez (MawatreS), hodei Torres, Mikel Zatarain, Igone Arreitunandia eta Las chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez). Saio bakoitzean film luze baten emanaldia eta film laburren aukeraketa bat eskainiko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu