Etxepare Korrikan: 0686. kilometroan ikusiko dugu elkar!
Euskara. Kultura. Mundura.
Kilometro polita egokitu zaio gero Etxepare Euskal Institutuari aurtengo Korrika-n: 0686.a, hain zuzen ere.Donostiako Zurriola Hiribidea eta Peña y Goñi kalea elkartzen diren puntuan du hasiera, eta han hartuko dugu lekukoa igandean, martxoaren 22an, 11:24ak aldera. Zatozte gurekin euskararen alde korri egitera, denok #euskahaldun!
Etxepare elkarlanean aritu da aurten ere Korrika-rekin, festa handi honek munduan zehar zabaldu nahi duen mezua barreiatzen laguntzeko ahaleginetan. Batetik, munduko 34 unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten ari diren irakurleentzat hainbat peto erosi ditu eta haiei helarazi, han ere tipi-tapa jardun daitezen. Bestetik, pasa den otsailean bideo lehiaketa bat antolatu zuten Institutuak eta Korrikak, Institutuak munduan dituen ikasleen artean, haiek ere #euskahaldun jatorrak direla eta euskara zirrikitu guztietara iritsi daitekeela erakutsiz.
Euskara da kanpora ta denok Korrika-ra!!!