Etxepare kultura politiken inguruko sinposioan izango da, New Yorken

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-19

New York hiriko CUNY (City University if New York) unibertsitateko The Graduate Center-ek kultura politiken inguruko sinposioa antolatu du urriaren 20an, eta Garbiñe Iztueta Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria gonbidatu dute bertan parte hartzera.

“Políticas culturales en españa y América Latina: perspectivas comparadas” izeneko sinposioan, Graduondoko eskolak Argentina, Txile, Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako antolatzaile kultural nagusiak gonbidatu ditu, kultura nazionalak atzerrira zabaltzeak dakartzan zailtasun eta erronken inguruan hitz egiteko.

Sinposioko hizlarien artean honakoak daude: Eduardo Almirantearena (Argentinako Kontsulatua, New York), Roberto Brodsky (Chileko Enbaxada, Washington), Josep Anton Fernández (Intitut Ramón Llull, Katalunia), Emilia García López (Consello da Cultura Galega, Galizia) eta Garbiñe Iztueta (Etxepare Euskal Institutua, Euskal Herria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu