Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria - Deialdia
Ebatzita
Deialdiaren xedea
Deialdi honen xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen-lan bat saritzea.
Sariaren izaera
Sariak itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza sarituko ditu.
Hori dela eta, saria argitaletxeak eta itzultzaileak partekatuko dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea.
Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da (egun hori barne).
- Eskaerak aurkezteko epea: 2015/06/16 - 2015/07/01
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 6.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | 943 023 409