Etxeparek alea jarriko du 21. Korrikan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-12

Aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak akordio bat sinatu du AEK kooperatibarekin, 21. Korrikaren egitasmoari babesa emateko. Akordio horri esker, Institutuak munduan zehar dituen Unibertsitateetako irakurletzetan, eta “Euskara Munduan” programaren baitan laguntzen dituen Euskal Etxeetan, Korrikarekin lotutako hainbat ekintza antola daitezen arduratuko da.

Institutuak deialdia luzatu die dagoeneko munduan zeharreko Irakurletza eta Euskal Etxeei Korrikarekin zerikusia duten ekintzak antolatzeko; jaialdiaren aurretik giroa berotzen hasteko eta munduan zehar euskarak duen presentzia goraipatzeko asmoz. Honekin espero da, aurreko urteetan bezala, aurten ere Korrika txikiak antolatzea Bartzelona, Berlin edota La Plata bezalako munduko hiri ezberdinetan.

Horrez gain, Institutuak lehiaketa bat jarri du martxan nazioarteko bi sare horiekin. Besteak beste, lehiaketa honek Korrikaren garrantzia azaltzea du helburu, eta atzerriko jendeak euskararekin duen lotura nabarmentzea. Bideo-lehiaketa bat izango da, eta Euskal Etxeetako ikasleen artetik eta irakurletzetako ikasleen artetik, jendearen bozka gehien jasotzen duten bi pertsonek sari bana jasoko dute: uda partean Euskal Herrian barnetegi batean ikasteko aukera, bidaia eta barnetegian egonaldia ordainduta.

Jasotako bideo guztiak martxoaren 21ean zintzilikatuko dira AEKren Youtubeko kanalean, jendeak gustukoen duena bozka dezan, “Atsegin dut” botoiari emanez. Apirilaren 1ean amaituko da bozka epea, eta “Atsegin dut” kopuru handiena duten biek (Euskal Etxeetako batek, eta irakurletzetako batek) irabaziko dute saria. Irabazleen izenak hurrengo egunean, apirilak 2, jakinaraziko dira Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu