Etxeparek modu aktiboan hartuko du parte Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategiaren diseinuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-16

Eusko Jaurlaritzaren Bruselako egoitzan EUNIC-Brusela klusterraren bilera egin zen atzo, Europar Batasuneko kultura institutu nazionalen Europako klusterrarena, hain zuzen. Etxepare Institutua kide elkartua da 2015az geroztik. Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendariak Institutuaren bost urteko ibilbidearen eta egindako lanaren balantzea egin zuen sarea osatzen duten 30 institutuetako ordezkarien aurrean. Era berean, bilerak Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategia diseinatzeko prozesuaren hasiera eszenaratu zuen.

 

(...)

Eusko Jaurlaritzaren Bruselako egoitzan EUNIC-Brusela klusterraren bilera egin zen atzo, Europar Batasuneko kultura institutu nazionalen Europako klusterrarena, hain zuzen. Etxepare Institutua kide elkartua da 2015az geroztik. Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendariak Institutuaren bost urteko ibilbidearen eta egindako lanaren balantzeaegin zuen sarea osatzen duten 30 institutuetako ordezkarien aurrean. Era berean, bilerak Eurpar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategia diseinatzeko prozesuaren hasiera eszenaratu zuen.

Etxepare Institutuak prozesu honekin bat egiteak mugarri bat ezartzen du, euskal kultura modu zuzenean egongo baita ordezkatuta, gainontzeko kultura europearren maila berean.

Kultura elkarrizketa eta elkar ezagutza ahalbidetzen duen tresna da, eta errefuxiatuen integrazioa, biolentzia erradikalaren aurkako borroka edota munduko ondare kulturalaren babesa bezalako mundu mailako erronken aurrean baliagarria den erreminta. Elkarbizitzarako tresna indartsua, azken finean. Hala ulertzen du Europako Komisioak eta horrexegatik ari da bultzatzen kultura Europar Batasuneko nazioarteko harremanen muinean kokatzeko estrategia berria

Testuinguru honetan, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza eta Etxepare Institutua elkarlanean aritu dira Europaren kultur diplomaziarako kultura institutuek eta EUNICek duten garrantzia defendatuz.

Gai honen aurrean EB-ko estatuek hartutako baiezko jarreraren ondorioa da EUNIC -eta ondorioz Etxepare Institutua- Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategia diseinatzearen arduradunetako bat izango dela.

Datozen asteotan hasiko da lan prozesua eta Etxepare Euskal Institutuak modu aktiboan hartuko du parte. Prozesu honen emaitza jasoko duen akzio plana 2017 urteko lehen seihilekoan aurkeztea aurreikusten da.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu