EUNIC-Brussels-en bilera Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-14

Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzan egingo da bihar EUNIC-Brussels klusterraren bileraEUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen sarea da eta Etxepare Euskal Institutua Bruselako klusterraren kide da, British Council, Alliance Française, Instituto Cervantes, Goethe Institut, eta beste hainbatekin batera.

Bileran Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak parte hartuko du eta, besteak beste, klusterreko kideek elkarlanean egindako kultur proiektuen jarraipena egin, kultur proposamenak eztabaidatu eta erakundearen presidentzia aldaketa burutuko dira. 

Etxepare 2015 urtean sartu zen EUNIC-Brussels-en kide elkartu bezala eta Europako estatu bat ordezkatzen ez duen lehen kultura institutu bakanetakoa da. Sareak Europako herrialdeen arteko kultur esparruko lankidetza sustatzea eta aldeaniztun kultur-egitasmo eta ekimenak eragitea du helburu. 2015 urtean, EUNIC-Brussels-en testuinguruan eta Etxepareren eskutik, euskal kulturaren ordezkariak izan dira Bruselako BD Fête, Transpoesie eta Brussels Jazz Marathon jaialdietan.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu