Europar Parlamentuko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko ordezkaritzak Etxepare Euskal Institutua bisitatu du

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-19

Ostirala bitartean Donostia bisitatzen ari den Europar Parlamentuko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko ordezkaritzak –zortzi europarlamentariz osatua- Etxepare Euskal Institutuaren egoitza eta proiektua ezagutzeko aukera izan dute gaur.

Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta Mari Jose Olaziregik, Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako Zuzendariak, Etxepareren misioa eta lan ildoak azaldu dituzte, eta jarraian solasaldi bizi bati ekin diote, izan ere, bisitariek galdera ugari egin dituzte euskal hizkuntza eta kulturaren inguruan eta Etxeparek horien zabalkundean duen jardunaren inguruan.

Ordezkaritzak Silvia Costa (S&D) du buru, eta Santiago Fisas (PPE), Yana Toom (ALDE) eta Zdzislaw Krasnodebskik (ECR) osatzen dute.Gainera, beste hainbat eurodiputatu ere batu zaizkio ordezkaritzari: Inés Ayala Sender (S&D), María Teresa Giménez Barbat  (ALDE), Izaskun Bilbao (ALDE) eta Ernest Maragall (Verdes/ALE). Azkenik, hainbat aholkularik, Batzordearen Idazkaritzako eta Madrilgo Europar Parlamentuaren inguruko Informazio Bulegoko hainbat partaidek osatu dute taldea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu