European Literature Night 2023: Kirmen Uribe

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 02
    Aza 2023
    New York

Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentruak eta EUNIC-ek (EU National Institutes for Culture) antolatutako proiektua da.

Etxepare Euskal Institutua EUNIC NY-eko kide denez, hauen parte-hartzeari esker Kirmen Uribe euskal idazleak euskal literatura aurkeztuko du saio honetan. Ekitaldiak irakurketa eleaniztunak, musika emanaldi bat, mahai-inguruak izango ditu, Europako literatura garaikidearen onena publikoari aurkezteko.

Uribek parte hartuko du ‘The Past is Present’ mahai-inguruan Anna Frajlich (Polonia), Lore Segal (Austria), Laima Vincé Sruoginis (Lituania) eta Kateřina Tučkovárekin (Txekiar Errepublika) eta Sabir Sultan izango da moderatzailea. Azken hau ‘Voces del Mundo’ eta ‘Programas Literarios’ PEN Amerikako festibaleko zuzendari elkartua da. Topaketa horretan artxibo nazionalak, kontakizun historikoak eta memoria kolektiboa lantzeko moduari buruz hausnartuko dute, idazle eta narratzaile gisa.

Azaroak 2, arratsaldeko 19:00tan (GMT-04:00). Sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta aldez aurretik izena eman beharko da. Programazio osoa hemen.

European Literature Night EUNIC New York-ek duen proiektu handienetako bat da. Irakurketa publiko batzuen bidez, gaur egungo autoreak aurkezteko modu paregabea da. Honen helburu nagusia da Europako literatura garaikidearen inguruko jakinmina piztea eta hizkuntza-aniztasunaren eta hizkuntza txiki eta handien itzulpenak egitearen garrantzia azpimarratzea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu