Eurosonic: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.

-
18Urt 202321Urt 2023
Groningen
Eurosonic Noorderslag lau eguneko jaialdia urtarrilero egiten da Groningen (Herbehereak) hirian, eta Europako hainbat taldek hartzen dute parte bertako showcase eta hitzaldietan. Basque. Music.-en eskutik, aurtengoan Merina Gris eta Zetak taldea izango dira jaialdian.
Lehen emanaldia Merina Grisena izango da. Talde donostiarrak asteazkenean, urtarrilaren 18an, 23:00etan Groningeneko Palace aretoan joko du. Zetakek, berriz, urtarrilaren 20an, ostiralean, News Cafe-n eskainiko du kontzertua 21:25etan.
Urtarrilean, ESNSk 350 artista europar eta 40.000 bisitari elkartuko ditu. Denera, 4.000 profesional baino gehiago bertaratuko dira jaialdira. 1986an sortua, ESNSk lau eguneko jaialdia eta musika konferentzia antolatzen ditu urtero Groningeneko (Herbehereak) egoitzetan zehar. Azaleratzen ari diren Europako (Eurosonic) eta Holandako (Noorderslag) ekintzarik erakargarrienak agerian jartzen ditu, poparen korronte nagusitik beste proposamen desberdinetara doazenak.
Merina Gris 2020an sortu zuten Donostiako hiru artista gaztek. Taldeak pop musika sortzen du, alderdi melodikoak eta koru itsaskorrak elementu oldarkorrenekin batertuz. 2021eko martxoan, taldeak ‘Zerua orain´ plazaratu zuen, lehen LPa, Ed Is Dead DJak koproduzitua. Euskal Herrian eta Espainian egin dituzte emanaldiak.
ZETAKek musika elektroniko unibertsala sortzea du helburu, melodiari eta poparen distirari uko egin gabe. Talde nafarrak erritmo modernoak eta folklore ukitu bat integratzen ditu bere euskal letren bidez. Bigarren diskoan, ‘Zeinen ederra izango den´ izenekoan, soinu sintetikoak tradizioarekin eta herri-musika elektronikoarekin batera nahasi dituzte.
Etxepare Euskal Institutua eta artista
Etxepare Euskal Institutuak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, euskal musika taldeen showcase-ak sustatzen ditu nazioarteko musika jaialdi, azoka profesional eta topaketetan Basque. Music. plataformaren bidez. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da, eta bertan arituko dira Merina Gris eta Zetak.