Euskadi suena en Madrid, arrakastaz arrakasta

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-03

Lehen edizioa da aurten Euskadi Suena en Madrid jaialdiarentzat, baina martxa honetan jarraituz gero, ez da azkena izango. Asteburu honetan Jainko txiki eta jostalari hura proiekturen txanda izan zen, eta beste behin, euskal musikagintzak bere mugetatik kanpo aretoak betetzeko gai dela frogatu zuen ostiralean Madrilen.

Kirmen Uribe idazleak, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikarieketa Mikel Valverde artista plastikoak osatutako proiektua da azken hau. Diziplina artistiko ezberdinak batzean oinarritzen da eta emaitza ikuskizun koloretsu, eraginkor eta borobila da. Disko-liburu formatua aurkeztutako lana da, izaera literarioa zein musikala duena. Madrilgo ikuslegoa ez zen eskuhitsik joan etxera, ikuskizun bikaina izan baitzuten lagun.

Emankor Sarea-k eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanean sortutako jaialdia da “Euskadi Suena…en Madrid” , urriak 16 eta azaroak 20 bitartean burutzen ari dena, euskal musika eta sortzaileak gure mugetatik kanpo eramateko asmoz. Ikuskizun honez gain, Oreka Tx, Willis Drummond, Travellín´Brothers, Ainara LeGardon eta Tania de Sousa  musikariek ere eskainiko hartuko dute parte jaialdian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu