Euskal ahozko literaturaz eta bertsolaritzaz Madrilen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-10

Atzo burutu zen Madrilen "Literatura oral en el País Vasco" mahai-ingurua Matadero Madrid-eko Casa del Lector gunean, Asier Altuna zine zuzendaria eta Xabier Paya bertsolari, itzultzaile, irakasle eta euskal kulturaren ikerlariak parte-hartzearekin. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izan zen moderatzailea.

Asier Altuna Euskal Herrian garrantzi eta hedapen handienak dituen ahozko euskal adierazpidenaz aritu zen: bertsolaritzaz. "Bertsolari" bere film dokumentala egiteko lehen eskutik bizi izan zituenak kontatu zituen, bertsolaritzaren esperientzia ezagutarazi nahian. Bertsolarien sentipena amildegiaren ertzean egotearen parekoa zela esaten zioten dokumentala burutzen zuenean lagun izan zituen artistek, eta filmerako irudi hori testualki hartzea erabaki zuen, bertsolariak fisikoki amildegian kokatuta.

Xabier Payak bere liburua “Antologia Oral Vasca –Euskal ahozko literaturaren Antologia- Anthology of Basque oral literature” aurkeztu zuen, eta era berean, euskal ahozko literaturaren historia luze eta aberatsaren inguruan aritu zen. Bertsolaritzari ere erreparatu zion, eta euskaraz bertsoa osatu eta gaztelerara itzuli zuen entzuleen aurrean. Gainera, bertsolari moduan bizitako esperientziak kontatu zituen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala irabazi zuenean euskara ez dakien bere amari eskainitako agur bertsoarekin eman zion amaiera mahai-inguruari.

 

Atzo burutu zen Madrilen "Literatura oral en el País Vasco" mahai-ingurua Matadero Madrid-eko Casa del Lector gunean, Asier Altuna zine zuzendaria eta Xabier Paya bertsolari, itzultzaile, irakasle eta euskal kulturaren ikerlariak parte-hartzearekin. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izan zen moderatzailea.

Asier Altuna Euskal Herrian garrantzi eta hedapen handienak dituen ahozko euskal adierazpidenaz aritu zen: bertsolaritzaz. "Bertsolari" bere film dokumentala egiteko lehen eskutik bizi izan zituenak kontatu zituen, bertsolaritzaren esperientzia ezagutarazi nahian. Bertsolarien sentipena amildegiaren ertzean egotearen parekoa zela esaten zioten dokumentala burutzen zuenean lagun izan zituen artistek, eta filmerako irudi hori testualki hartzea erabaki zuen, bertsolariak fisikoki amildegian kokatuta.

Xabier Payak bere liburua “Antologia Oral Vasca –Euskal ahozko literaturaren Antologia- Anthology of Basque oral literature” aurkeztu zuen, eta era berean, euskal ahozko literaturaren historia luze eta aberatsaren inguruan aritu zen. Bertsolaritzari ere erreparatu zion, eta euskaraz bertsoa osatu eta gaztelerara itzuli zuen entzuleen aurrean. Gainera, bertsolari moduan bizitako esperientziak kontatu zituen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala irabazi zuenean euskara ez dakien bere amari eskainitako agur bertsoarekin eman zion amaiera mahai-inguruari:

Bost izen bota nahi dodaz
merezi daben neurrira:
maisu handi Amuriza
eta Lopategi, biba!
Trino ta Joseba Santxo
epaile onenak dira,
bosgarrena ulertu barik
hor egongo da begira.
Tú no nos diste el euskera,
pero nos diste la vida,
nos llevaste a la ikastola,
aprendimos enseguida,
ya es hora de que entiendas
el canto que nos motiva.
Esta txapela es tuya,
ay, nire amatxu querida!

Solasaldia eta gero, Asier Altunaren “Bertsolari” film dokumentala eskaini zuten Matadero Madrid-eko Cinetecan, zuzendaria bera ere han zela. Ikusleek galdera ugari egin zituzten, eta gehienak erabat harrituta geratu ziren pelikulan ikusitakoarekin, ez baitzuten bertsolaritzaren eta honek egun duen indarraren berri.

Irudietan:

Asier Altuna, Mari Jose Olaziregi eta Xabier Paya mahai-inguruan; Asier Altuna "Bertsolari" filmaren emanaldiaren osteko solasaldian.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu