Euskal arte eszenikoak nazioartekotzeko Iberescena programak eskaintzen dituen aukerei buruzko jardunaldiak Bilbon, atzo
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, euskal arte eszenikoen sektorearen eta Guillermo Heras Iberescena programako arduradunaren arteko topaketa profesionala egin zen atzo Bilboko Otxarkoaga auzoko Harrobia-Eskena gunean.
Euskal arte eszenikoen nazioartekotzea sustatzeko xedez, Herasek Iberescena nazioarteko programaren berri eman zituen, Euskal Herriko eta Iberoamerikako egitasmo eszenikoen lankidetza babesteko egun dauden aukerak xehetuz. Eskena, Artekale, Besteok eta ADDE elkarteek hartu zuten esku jardunaldi profesional honetan, hainbat euskal antzerki eta dantza konpainia ezberdinetako kideez gain.
2015. urtean gauzatuko diren egitasmoak Iberescena programako diru-laguntza deialdietara aurkezteko epea uztailaren 18an amaituko da. Deialdiei buruzko argibidea.

Irudietan, Guillermo Heras Iberescenako arduraduna topaketako partaideekin hizketan (Lehen argazkiaren egilea: Harrobia Eskena)