Euskal artea, beste behin Madrilgo ARCO azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-21

Gaur irekiko ditu ateak Madrilen ARCOarte garaikidearen azoka entzutetsuak29 herrialdetako 208 galeriak parte hartuko dute igandera arte galerista, bildumagile eta komisarioen topagune izango den hitzordu honetan. Euskal Herriko ordezkariak ere izango dira tartean.

Gaur irekiko ditu ateak Madrilen ARCO arte garaikidearen azoka entzutetsuak. 29 herrialdetako 208 galeriak parte hartuko dute igandera arte galerista, bildumagile eta komisarioen topagune izango den hitzordu honetan. Euskal Herriko ordezkariak ere izango dira tartean.

Euskal galeria bakarra bertaratuko da aurtengo edizioan, Bilboko Carreras Mugica eta besteak beste, Eduardo Chillida, Itziar Okariz eta June Cresporen zenbait obra erakutsiko dituzte. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz izango da azokan. Bestalde, euskal artista askoren lana ere ikusgai izango da Madrilen, stand ezberdinetan banatuta. Besteak beste, Cristina Iglesias, Itziar Okariz, Juan Pérez Agirregoikoa, Txomin Badiola, Jon Mikel Euba, Alain Urrutia edota Esther Ferrer-en artelanak egongo dira ARCOn.

Abangoardia historikoak, klasiko kontenporaneoak eta arte garaikidea batzen ditu azokak, eta gainera, IFEMAk antolatutako azoka honen baitan bestelako ekintza, foro eta topaketak ere antolatzen dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu